Ekintzaile gazteentzako laguntzak eskatzeko epea irekita dago

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko urt. 24a, 10:35

Lanbide programak 30 urtetik beherako langabetu ekintzaileei laguntza eskaini nahi die. Bi motatako laguntzak emango dira; enpresa-ideia garatzeko edo enpresa-jarduera berriak abian jartzeko. Programa hauetako batean izena emateko epea otsailaren 6an, 14:00etan itxiko da.

Ekintzaileentzat laguntzak

30 urtetik beherakoentzako programaren iraupena otsailaren 19tik maiatzaren 28ra izango da. Bi aukera egongo dira:

Enpresa-ideia garatzeko laguntzak: negozio ideia eduki eta bideragarritasun plana egin nahi dutenentzat.

Baldintzak:

  • EAEn erroldatua.
  • Langabea eta LANBIDEn izena emanda.
  • JEZn eta LABBn alta emanda egon ez izana.
  • Debagoienean martxan jartzeko ideia bat izatea.

Konpromisoak:

  • Dedikazio esklusiboa
  • Saio guztietara etortzea
  • Bideragarritasun plana egitea
  • Helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea

Diru-laguntza: 1.000 - 1.300 euro
Araudia:. II kap. 2017-07-27ko ebazpena (EHAA 2017-07-28)

Enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzak: bideragarritasun plan eduki eta negozioa/enpresa martxan jarri nahi dutenentzat.

Baldintzak:

  • EAEn erroldatua.
  • Langabea eta LANBIDEn izena emanda.
  • Debagoienean negozio berri bat abian jartzeko.
  • bideragarritasun plana izatea.

Konpromisoak:

  • Dedikazio esklusiboa.
  • Saio guztietara etortzea.
  • Jarduera hastea 3 hilabeteko epean, programa bukatzen denetik.
  • Helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea.

Diru-laguntza: 1.500-1.950 euro
Araudia: III. kap. 2017-07-27ko ebazpena (EHAA 2017-07-28)

Hautaketa

Plaza kopurua mugatua denez -4-, hautaketa egingo da, irizpide hauek jarraituz:

  • Sustatzailearen egokitasuna/bateragarritasuna proiektuarekin.
  • Denbora langabezian.
  • Negozio ideia edo bideragarritasun plana.

Hautatua izateko gutxienezko puntuazioa lortu behar da: 50/100.

Izena emateko epeak

Non: Debagoieneko Mankomunitatearen erregistroan.

Noiz arte: Otsailaren 6a, 14:00ak arte.

Hautatuen zerrenda: Otsailaren 9an.

Erreklamazioak: Otsailaren 12tik 14ra (biak barne).

 

Informazio gehiago eta izen-emate orriak: Debagoieneko Mankomunitatea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak