Aktibitateari eta negozioari eutsi gura diola dio Fagor CNAk

Joan den egubakoitzean Edesa Industrial eta  Geyser Gastecheko langile batzordeak egindako adierazpenen aurrean Fagor CNAk argitu gura izan du enpresak "aktibitateari eta negozioari eusteko" asmoa duela eta "hitzarmen bat proposatzeko lanean" diharduela.

Langileen ordezkariek esandakoak prentsa ohar bidez erantzun ditu Fagor CNAk, eta adierazi orain arte ez dutela jaso ez langileen aldetik, ez kooperatiba eta erakundeen aldetik, ezta inbertsoreen aldetik ere "aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik".

Ildo horretatik, "babes finantzarioa duten ekimen serioak" babestuko dituela gaineratu du enpresak: "Edesa gertu dago beharrezko den kontuetan laguntzeko, haren nahia delako proiektuari jarraipena ematea".

Bestalde, hartzekodunen konkurtsoaren baitan lanean diharduela ere adierazi du Fagor CNAk, eta laster, enplegu-erregulazioko espedientearen gaineko kontsultak hasiko dituela. Horren harira dio datozen asteetan hitzarmen proposamena aurkeztuko duela hartzekodunendako.

Erlazionatuak

Ricardo Perez: "CNAtik esan digutenez, hamar komertzialekin jarraitzea da euren asmoa"

Arrasate

Ofizialki ez dute ezer jakinarazi, baina langile guztien lan-kontratuak etengo dituztela uste dute Edesako enpresa batzordekoek, aipatutako komertz...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.