Ligako hamabosgarren jardunaldia jokatuta Ford Mugarri Arrasatek kategoriako oilarren artean jarraitzen du, sailkapenean hirugarren postuan. Baina, aurten sarritan gertatu izan den hori gertatu zitzaien Ereintza Beissier talde gaztearen kontra atzo, kantxan egindako lanari esker lortutako errenta galdu egin zutela partiduko azken txanpan. Ereintzak azkenera arte estutu zuen, eta oraingoan etxekoen atezainak aparteko protagonismoa izan zuen, pare bat geldiketa nabarmen eginaz (27-26). Hala ere etxekoak partidua irabazteko gauza izan ziren, eta ez da gutxi, aurtengo liga lehiatuan inor ez dabilelako besteen gainetik nabarmen.
Fagor Industrial liderra geratzeko kapaz izan zen
Oñatiko taldeak, berriz, kategoriako oilar handiena berdinketa batekin konformatzera behar zuen atzo (23-23) eta horri esker oñatiarrek puntu baliotsua ekarri zuten Basauritik. Sailkapenari begiratuta garaipen horrek ez die txantxikuei aparteko aurrerapausorik ekarriko, baina moralki gora egiteko nahikoa motibo dute.