Elite mailako eta maila popularreko eskalatzaileak lehiatu ziren atzo Ibarrako boulderrean. Txapelketa 16:00etan hasi zuten, eta eskalatzaile asko batu zirenez txapelketa luzatu egin zen: "Jende asko etorri da txapelketa ikustera, eta eskerrak eman behar dizkiegu denei, bai eskalatzaileei eman duten ikuskizunagatik, bai babesleei eurak barik ez zelako posible halako bat antolatzea eta baita ere txapelketa posible egiteko aurretik lanean ibili diren guztiei", adierazi zuen Mikel Castillok.
Elite maila, emakumezkoak
- Irati Zabala
- Haizea Oses
- Izaro Azkue
Elite maila, gizonezkoak
- Ander Mendieta
- Unai Uzarraga
- Eneko Cantero
Maila popularra, emakumezkoak
- Jone Garitaonandia
- Lucia Arlanzon
- June Lahidalga
Maila popularra, gizonezkoak
- Markel Vicario
- Borja Bernalta
- Iker Carrera