Zuhaitzek protagonismoa hartu dute gaurko baserritarren azokan, eta baita egin duten landaketan ere: "Koadrila polita batu gara goizean, jendea seme-alaba gazteekin etorri da eta eguraldi txarra espero bagenuen ere, goizak ateri eutsi dio eta ondo ibili gara", adierazi dio GOIENAri Pello Garaik: "Guztira 200 zuhaixka edo basopeko landara landatu ditugu. Hor, bada Harizti bat basopean landarerik ez duena. Eta, adituek aipatu ziguten bioaniztasunaren aberastasunerako komenigarria izango litzatekeela hor zuhaixkak landatzea. Bada, horretan ibili gara eta oso pozik geratu gara".
Bestalde, Garaik azpimarratu du Seber Altuben zuhaitzak –tartean daude, besteak beste, fruta-arbolak, koniferoak eta basoko landare autoktonoak– saltzen ibili diren sei mintegietako ordezkariak ere pozik geratu direla: "Guztiekin egon naiz berbetan eta bai, konforme zeuden. Zarauztik ere etorri da jendea zuhaitzak erostera, eta azpimarratu gura dugu urtero hitzordu honi eustea dela asmoa, hau da, urtarrileko hirugarren zapatuan ekimen hau antolatu gura dugu".