Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol sailek Kutxa Kulturrekin batera bultzatzen dute, Donostia Kulturarekin eta Buenawista Prolleckziom's-ekin elkarlanean. Helburuak dira Gipuzkoako artisten garapen profesionala sustatzea, lurraldeko kultura dinamizatzea eta kultura-programazio guneen ikusgaitasuna bultzatzea.
Izena emateko azken egunak
Urtarrilaren 22an amaitzen da 2018ko zirkuituan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea. Musikaren eta arte eszenikoen esparruetan garatu nahi duten artista berrientzat, profesionalentzat edo erdi-profesionalentzat da deialdia.
Sei proiektu aukeratuko dituzte eta honako hau eskainiko zaio bakoitzari: hiru emanaldi Gipuzkoako hainbat aretotan, 400 euro emanaldi bakoitzeko eta artista edo proiektua sustatzeko bideo baten grabazioa. Gipuzkoangazte.eus atarian daude oinarriak eta bestelako informazioa eskuragarri.
Bergarako aktorea iazkoan
Amaia Arriaran bergararrak eta Nerea Ariznabarreta eibartarrak iazko zirkuituan eskaini zuten Berriz topatzean antzezlana; Eibarren, Errenterian eta Deban izan ziren.