Debagoieneko turismo eskaintzak, Fiturren

Iker Oñate 2018ko urt. 18a, 15:42

Eguaztenean hasi zen nazioarteko turismo azoka. Eta Debagoieneko eskaintzak dira tartean.

Madrilen egiten diharduten nazioarteko Fitur turismo azokan bada Debagoienaren arrastorik. Ibarreko herrietako eskaintzak eroan dituzte turismo ordezkariek. "Halako hitzorduak lagungarri zaizkigu promoziorako", aitortu du Ana Erizek, Mankomunitateko Turismo arduradunak.

Besteak beste, ibarreko museoen, mendi ibilaldien eta koben inguruko informazioa jarri dute eskuragarri. Eta Puntaik Punta egitasmoa aurkezteko aukera ere izan zuten atzo eguerdian. Debagoieneko bidezidorren jaialdia aurten Aretxabaletan izango da ekainak 15, 16 eta 17 bitartean. Ekitaldian Harkaitz Millan, Basketourreko zuzendaria, eta Jose Ramon Zubizarreta, Eskoriatzako alkatea, parte hartu dute.

Bestetik, Eden saria jaso zuen eguaztenean Ignaziotar lurraldea egitasmoak; Debagoiena, Urola Garaia eta Urola Erdia dira horren parte. Beraz, ibarreko ordezkariak ere izan ziren sari banaketa ekitaldian. "Oso pozik gaude aitortzarekin, garapen bidean dauden proiektuen praktika onak saritzen baititu. Sariak estatu eta Europa mailan kokatzen du egitasmoa", dio Erizek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak