Gaur gauean AP-1a itxi egingo dute Maltzagan, Behobia noranzkoan

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko urt. 18a, 09:49

AP-1 autobidea, 145 kilometro puntuaren aurretik. (Argazkia: Google maps)

Debagoienetik Behobia noranzkoan AP-1a gaur gauean hartzen dutenei eragingo die mozketak. AP-8ko lotunera iritsi aurretik egingo da mozketa, gaur osteguna, 21:30etik biharko 5:30eak arte. Beraz, lanera joateko ordu nagusietan ez du eragingo.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Bidegi Foru Sozietate Publikoa, Maltzagan, AP-1 eta AP-8ko lotunearen hobekuntza lanak egiten ari da. Obra horren ondorioz, AP-1 autobidea itxi egingo da Behobia noranzkoan, ostegunean, urtarrilaren 18an, 21:30etik ostiraleko 05:30 bitartean. Mozketa, 145,900 kilometro puntuan egingo da, AP-8ko lotunera iristeko parean.

Bitarte horretan, Gasteizetik Behobia noranzkoan doana AP-8ra sartu beharko da, Bilbo noranzkoan, eta Eibarreko 71, irteeran autobidetik atera, aurreko biribilgunean buelta eman eta berriro AP-8 autobidea hartu Behobia noranzkoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak