Asteburuko euri zaparraden ostean, gaur goizean zehar atsedenaldi txiki bat eman du euriak. Gorri koloreak nagusitu dira, 08:30eak inguruan, eguneko lehen eguzki izpiak hodei ostean azaltzen hasi direnean. Hainbat debagoiendarrek partekatu dituzte sare sozialetan egunsentiko irudi ederrak.
Euskalmeten arabera arratsaldetik aurrera hodeiak ugaritu eta euritara joko du, ipar parteko eskualdeetan batez ere. Hego-mendebaldeko haize suabea nagusituko da, bolada indartsuago batzuekin kostaldean.


Aramaio gaur goizean. Argazkiak: Jose Luis Madina.
ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.