2017ko Garaia Sariak banatu dituzte

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko urt. 15a, 12:31

"Pertsona dinamikoaren saria" Saiolaneko Angel Mari Etxaberendako izan da, eta "ekintzailearen saria" CIN Advanced System SL-ko Txema Gallegorentzat.

2017ko Garaia Sariak banatzeko ekitaldia egin zen, Arrasateko Parke Teknologikoaren Gabonetako jaiaren esparruan.
Garaia eraikinean kokatutako enpresa guztietako langileak egon ziren presente. Javier Vallsek Parke Teknologikoko lehendakariak egin zuen aurkezpena, eta eskerrak eman zituen kide guztiek "egindako ahalegin eta lanagatik, kokagune hau ekosistema aktibo eta ekintzaile bihurtzeko".

Lehen saria, “Pertsona dinamikoaren saria”, Saiolan, SAko Eskualde Garapeneko arduradun Angel Mari Etxaberentzat izan zen, "Garaia komunitate aktibo eta irekia izateko erakutsitako jarrera eta ahaleginagatik, non dinamismoa, parte hartzea, inplikazioa eta enpresen arteko lankidetza zerbait naturala den, pertsonen eguneroko jardueraren parte eta,
ondorioz, eraikitzen ari garen komunitate handi honetako enpresen parte".

Horrez gain, urteko “Ekintzailearen saria” CIN Advanced System SL enpresako Txema Gallegoren eskuetara izan zen, "bere lan egiteko modua aitortzeko, hainbat balio oinarritzat hartuta, hala nola ahalegina, borondatea, saiatzea eta, batez ere, ilusioa; gure ametsak errealitate bihurtzera bultzatzen gaituzten balio guztiak, lehentasunezkoak baitira enpresa
proiektu berriak sortu eta garatzeko".

Azkenik, Arantza Uriarteri lore sorta bat eman zioten, "bere lan bizitza Mondragon Korporazioari eskaini eta gero erretiroa hartu duelako".

Sariak 2016ko edizioko irabazleek banatu zituzten, hau da, Diego Ramirezek eta Jaione Martinezek, hurrenez hurren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak