"Hockeya probatzen duen guztia engantxatu egiten da. Patinatzen jakitea ezinbestekoa da eta hockey jokalari onenak, hain zuzen ere, patinatzaile onenak izaten dira. Lau edo bost urte daramagu Hankalabankako kideekin lanean. Kirol hau praktikatzen hastea, oso gaztetatik hastea komeni da. Debagoienera zabaldu gura dugu hockeya. Eskola kirolean lantzen hasi gara, baina gura dugu Arrasate, Eskoriatza, Aretxabaleta... nahi duen orori ateak zabaltzea eta hockeya jendeari zabaltzea eta ezagutaraztea", argitu du Oiangurenek.