Lore Etxeandiak egin zuen lehenengo gola eta Olatz Legarrak bigarrena; biak lehenengo zatian. Partidua mendean izan zuten orduan Leintz Arizmendikoek, baina atsedenaldia baino lehen Erandiokoen gola iritsi zen.
Hirugarren gola ere Lore Etxeandiak egin zuen eta laugarrena Olatz Legarrak. Etxekoek, baina, behera egin zuten poliki-poliki bigarren zatian eta Erandiokoak piztu egin ziren; baita gola sartu ere. Emaitzari eusteko larritasun bat baino gehiago pasatu bazituzten ere, hiru puntuak etxean geratu ziren.
Euskal Liga oso lehiakorra dela geratu zen agerian beste behin, eta jokalariek esandako lez, lana egin beharra dagoela partiduak aurrera ateratzeko.