Bergarako lotuneko azken sektoreko lanak lizitatuko ditu Espainiako Gobernuak

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko urt. 12a, 15:59

Espainiako Ministroen Kontseiluak AHTko Arrasate-Elorrio-Bergara zatiko lanen proiektua lizitaitzeko baimena eman dio Espainiako Sustapen Ministerioari. Aurrekontua 89 milioi eurokoa izango da eta exekuzio epea 37 hilabetekoa.

Espainiako Gobernuak aditzera eman duenez, "obren exekuziora bidean aurrerapausoak" eman dira, eta 2023 urterako bukatuta egongo lirateke. Bergarako lotunea deritzon zatiko azken fasea izango litzateke. Zati honek, hain zuzen ere, linearen bidebanatzea eta EAEko hiru hiriburuen arteko lotura ahalbideratuko du.

Bergarako loturako hiru zatien inbertsioa 537 milioi euro ingurukoa izango da. Lehen sektoreari dagozkio 192,3 milioi, bigarren sektoreari 255,6 milioi eta hirugarrenari 89 milioi. Lehenengo bi sektoreen esleipena 2017ko irailean eta abenduan egin zen, eta hirugarrena orain jarriko du martxan Sustapen Ministerioak.

2.821,6 metroko zatia da Arrasate-Elorrio-Bergara deituriko hirugarren sektorea, eta trenbide bikoitza izango duen tunel bat (Kortazar, 1.901,6 metroko tunela).

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak