Irakurzaletasuna bultzatzeko azkeneko hilabeteetan argitaratutako lanen aukeraketa egin eta proposamen berriak eskaintzea du Neguko Gida-k helburu.
2005ean abiatu zuten egitasmoa eta gaur egun, Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako, Bergarako, Oñatiko, Aramaioko eta Legazpiko Udal bibliotekek argitaratzen dute elkarlanean. Urtean bi gida argitaratzen dituzte: Biblioporrak izenekoa udan, eta garai honetan, Neguko Gida.
8.500 ale inprimatu dituzte oraingoan. "Papereko formatua biblioteka guztietan eskuratu daiteke eta modu digitalean nahiago izanez gero, gure web orrietan, Facebooken eta eskatuz gero, PDF dokumentua bidaltzeko aukera ere badugu", azaldu du Arrasateko Bibliotekako Asun Agirianok.