Enpresa-mundua atsegin duten gazteek benetako erronkei aurre egiteko ideiak sortzea lortu nahi du gazteGOTalent lehiaketak. Horretarako, kirolaren, modaren eta kulturaren sektoreetako enpresek benetako erronkak proposatuko dizkiete;
besteak beste, Real Sociedad, Loreak Mendian, Orbea, Atlantikaldia edo Buatxabal enpresek. Ikasleek euren talentua eta arrazoiak emateko gaitasuna landu beharko dituzte, epaimahaiak sinets dezan euren ideia dela erakundearen beharretara ondoen egokitzen dena.
Mondragon Unibertsitateko myGADE graduko ikasleek antolatu dute jardunaldia. Hori da hain zuzen, ikasketak eta lana uztartzen dituen Enpresa Administrazioko eta Zuzendaritzako gradu bakarra da estatuan, eta ikasleek konpetentziak bai unibertsitatean bai enpresan eskuratzeko gaitasuna lantzen dute.