Aretxabaletarrak Azbe lantegi alboko autobus geltokian elkartuko dira 9:15ean, autobusa hartzeko. Eskoriatzarrak, ostera, Gorosarri autobus geltokian batuko dira, 09:20an; hiru ordu eta erdiko mendi ibilaldia izango dela iragarri dute.
Ezinbesteko hainbat baldintza betetzeko, oharra bidali dute antolatzaileek: haurrak ezin dira bakarrik bidali, heldu baten laguntzarekin joan behar dute. Ekintza horretan parte hartzeko ez da izenik eman behar; hamarretakoa eta ura eramatea gomendatzen da; eta autobusaren prezioa, nork berea ordaindu beharko du.
Pesako autobusa hartuko dute mendi ibilaldira joan nahi dutenek, eta, hain zuzen, Mugi txartela duenak eraman dezala aholkatu dute antolatzaileek.