Lehiakortasuna hobetzea
Saiolan zentroaren erronka da aspaldidanik enpresen lehiakortasuna hobetzea. Angel Mari Etxabe Saiolan SAko Eskualde Garapenerako arduradunaren iritziz, lehiakortasuna hobetzeko beharrezkoa da enpresa portaera berriak bultzatze eta sustatzea: "Ezinbestekoa da gure enpresen artean lankidetza maila handiagoak lortzea, merkatu berrietan sartzeko, bezero berriak lortzeko edo teknologia berriak eskuratzeko, eta gutxitzeko gure neurri txikiak eta jarduten dugun merkatu helduak ekarri ditzaketen zailtasunak".
Enpresen topagunea
DOCs programa Garaiaren inguruan modu naturalean egiten diren hainbat egitasmoren lekukoa hartzera dator 2018an, horien artean daude Gosari Teknologikoak, 4.0 Pilulak eta antzekoak: "Nahi dugu DOCs gure enpresentzako topagunea izatea". Horretarako, hileroko topaketa batzuk antolatu dira, ordu bateko iraupenarekin. Industry 4.0 kontzeptuarekin lotutako gaiak landuko dira, Debagoienean dauden Start-Up berriak edo bazkide industrialak behar dituzten enpresak.