Elurra bailarara bueltatu da

Imanol Gallego 2018ko urt. 6a, 20:57

Arlabanen autoek kateak behar dituzte.

Eguraldi iragarpenak bete egin dira, eta elurra Debagoienera bueltatu da. Arantzazun pilatu da elur gehien, nahiz eta bailarako beste txoko batzuetara ere iritsi den. Beti bezala, irudi politak lagatzeaz gain, elurrak, hainbat trafiko arazo eragin ditu bailarako errepideetan. Hainbat mendatetan, adibidez, kateak behar dira derrigorrean eta kamioiak ezin dira pasa.

Euskalmetek iragarri du negu beteko giroa egingo zuela gaur, eta horrela izan da. Gipuzkoan, Euskalmetek iragarritako elur maila uste baino beherago jaitsi da, eta zenbait puntutan, 200 metrotik gorako bazterrak ere zuritu dira.  

Arazoak mendateetan

Elurrak arazoak sortu ditu errepideetan eta bailarako hainbat mendate itxita daude kamioiendako. Autoek kateak behar dituzte baten baino gehiagotan. (20:30eko egoera)

  • Arantzazu: zabalik baina arretaz gidatzeko gomendioa
  • Deskarga: zabalik baina kontuz gidatzeko gomendioa
  • Arlaban: autoak kateak behar dituzte. Gainerakoendako itxita
  • Gorla: itxita 
  • Kanpanzar: itxita
  • Kruzeta: zabalik baina arretaz gidatzeko gomendioa

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du elurragatik Erkidegoan, eta arretaz gidatzeko eskatu dute. 

Domekan elur-kota gora

Datozen orduetan eguraldiak ez du hobera egingo. Domekan prezipitazioa ugaritu egingo da oraindik. Egunak aurrera egiten duen heinean euriak atertzera egingo du apur bat eta elur-kota igo egindo da. Euskalmeten arabera, asteburuko azken orduetan, elur maila 1000 metrotik gorakoa izango da. 

Erlazionatuak

Zuri dago Arantzazu

Oihana Elorza Gorostiza 2018 urt 06 Oñati

Elurrak apenas zuritu du Udala

Imanol Gallego 2018 urt 06 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak