Mundukide saria, 11. Huhezinema jaialdiko berrikuntzetako bat

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko urt. 5a, 17:29

Martxoaren 21, 22 eta 23an zehar ospatuko den Huhezinema, Euskal Film Laburren 11. Jaialdian, aurkeztutako film laburren artean,  Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du Mundukide Fundazioak. Saria 700 eurotakoa izango da. 

Huhezinema jaialdiaren bitartez, Giza Eskubideen eta justizia sozialaren inguruko sentiberatasunak piztu nahi genituzke gure gizartean, herritarren artean gogoeta, eztabaida eta ekintza sustatuaz.

Mundukide Fundazioan, "aberastasunaren banaketa orekatzeko, bizi baldintza duinak sortzeko eta pertsonon giza eskubideak bermatzeko" ari dira lanean, Lankidetza kooperatiboaren bitartez munduko herrialdeen arteko aldeak txikituko dituen garapen eredu baten alde apustu eginez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak