Gaur hasi dira ordutegi berriak Debagoieneko autobus zerbitzuan

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko urt. 4a, 19:28

Urtarrilak 4, eguena, ordutegi aldaketa egin da Debagoieneko garraio publikoan, ez hala ibilbideetan. Abenduaren 27an, Lurraldebusen webgunean aldaketaren berri eman bazen ere, herritar asko ezustean harrapatu ditu aldaketak, batez ere, aste erdian egin delako. 

"Urtarrilaren 4tik aurrera, Debagoienako autobus lineetako ordutegiak doituko dira autobus-aldaketak eta zerbitzua optimizatzeko"; hori da webgunean eta sare sozialetan ordutegi aldaketari buruz Lurraldebusek emandako azalpena. 2017ko urriaren 2an egin zen azken ordutegi aldaketa; momentu hartan ibilbideak ere aldatu egin ziren, linea zirkularrak kenduz. Orain ordutegiak berriz aldatu dira, baina ibilbideak mantendu egin dira. 

Interneten ordutegiak eguneratuta agertzen dira, baina hainbat geltokitan oraindik ordutegi zaharrak daude. Beste batzuetan ordutegi zaharrak kendu egin dira, baina ez dira eguneratutakoekin ordezkatu. 

Urriaren 2an ezarritako ibilbideak mantendu dira 

Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldebus zerbitzuaren antolaketa berriak hainbat herritar eta udalen kexak jaso ditu, baina momentuz behintzat, ez dira ibilbideak aldatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak