Asteburuan abisu horia aktibatuko da prezipitazio iraunkorrengatik

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko urt. 4a, 16:34

Egubakoitza eta zapaturako abisu horia aktibatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Gipuzkoa barnealdean, urtarrilaren 5ean 12:00etan jarriko da martxan abisua eta urtarrilaren 6an, egun guztian zehar jarraituko du. Elurra 600 metrora jaitsi daiteke zapatuan, eta kostaldean adi ibili beharko da olatuekin.

Euskalmeten iragarpena

Ostirala, hilak 5:

- Abisu Horia prezipitazio iraunkorragatik
Bizkaian eta Gipuzkoan 12:00etatik gauerdia arte. Kantauri isurialdeko zenbait lekutan 60 l/m2 baino gehiago pila daiteke. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du goizetik aurrera, arratsalde-gauean ugariago eta sarriago, bereziki Kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitzak izan daitezke.
- Abisu Horia elurragatik barnealdean
21etatik 24etara ordu lokala. Elur-kota 1100-1200 metrora egongo da arratsaldean eta gauean 900-1000 metrora jaitsiko da. Goizetik aurrera prezipitazio txiki-ertaina egingo du, arratsalde-gauean ugariago eta sarriago Kantauri isurialdean. Baliteke trumoi-ekaitzak izatea.
Aurreikusitako lodierak: 0-5 zentimetro 1000 metrora, 0 zentimetro 600 metrora, 0 zentimetro 200 metrora.
- Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik
Olatuen altuera adierazgarria 3,5-4 metro ingurukoa izango da goizaldean; goizean txikitu egingo da eta gainerako orduetan 3-3,5 metro ingurukoa izango da.

Larunbata, hilak 6:

- Abisu Horia prezipitazio iraunkorragatik
Bizkaian eta Gipuzkoan egun guztian zehar. Kantauri isurialdeko zenbait lekutan 60 l/m2 baino gehiago pila daiteke. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, ugaria eta iraunkorra, bereziki Kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitzak izan daitezke.
- Abisu Horia elurragatik
Barnealdean egun guztian zehar. Elur maila 600-800 metro inguruan egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du; prezipitazioa iraunkorra eta ugaria izango da, batez ere ipar isurialdean. Trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra egin dezake.
Aurreikusitako lodierak: 15-30 zentimetro 1000 metrora, 0-10 zentimetro 600 metrora, 0 zentimetro 200 metrora.
- Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik
Kostaldeko kalteak 07etatik 08etara. Olatuen altuera adierazgarria 3-3.5 m ingurukoa izango da. Bestalde, 19etatik 21etara olatuen altuera adierazgarria 4 m ingurukoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak