Aurkezpena, erretratuen egilea den Joxefe Diaz de Tuesta argazkilari arrasatearrak aurkeztuko du, eta Gatzagako Udal ordezkariak eta hainbat herritar ere bertan izango dira. "Duela bi urte ateratako liburuari jarraipena emanez, orduan aurkeztutako argazkiak, eta beste hainbat erakutsiko ditut. 204 argazkiko mosaikoa, eta 38 argazki solte izango dira erakusketan. Webguneari dagokionez, berriz, inaugurazio ostean, Gatzagako Udal webgunetik sartu ahal izango da bertara…".
Erakusketa, 18:00etatik 20:00etara bitartean, urtarrilaren 22ra arte egongo da ikusgai Oñatiko kultura etxean.