DH modalitatean, esaterako –mendi bizikleten jaitsierak– Lokatzako hainbat rider saritu zituzten: Jon Fernandez eta Unai Larrea antzuolarrek gazte mailakoen artean, eta Txomin de Vega antzuolarra master 30 kategorian. Gogoratu, gainera, aurtengo zirkuituko lasterketetako bat Antzuolan bertan egin zutela, eta etxekoek lan azpimarragarria egin zutela bertan.
Emakumezkoetan, bestalde, errepidean egindako lanari esker –Euskaldun Torneoan– Garazi Estebez (Gipuzkoa Ogiberri) aretxabaletarrak saria jaso zuen, kadete mailan torneoa irabazi duelako. Eta, gazte mailan Garazi Erostarbek ere saria jaso zuen, hirugarren sailkatu da-eta junior mailan. Ziklo-krosean, berriz, Erostarbe izan da junior mailan onena (Gipuzkoa Caja Rural Bidebide).