Harrera bikaina izan du pilotako Gabon Kopak

Maider Arregi 2018ko urt. 2a, 11:40

Pilotalekua beteta eta giro ezin hobea aurtengo Pilotako Gabon Kopan. "Oso giro onean jokatu dira finalak, pilotalekua beteta eta partida politak ikusi ditugu. Luntxa ere jendez gainezka, dena ondo atera da", azpimarratu du Andoni Balerdi Antzuolako pilota saileko kideak.

Pilotarekin disfrutatzea helburu du Gabon kopak. "Urtero bailarako herri batek izaten du txapelketa antolatzeko ardura; aurten, guri egokitu zaigu", azaldu du Andoni Balerdi Antzuolako pilota saileko kideak. "Helburua neska-mutikoek ondo pasatzea da, eta pilotan jokatzen disfrutatzea", gaineratu du.

Hala 16 tantotara jokatzen dituzte partiduak benjamin eta alebin mailakoek; eta infantil mailakoek, aldiz, 18 tantotara. Jarraian abenduaren 31ko finaleko emaitzak.

 Finaleko partiduak

Benjamin A

  • Etxabe-Zubiaga  16 (Bergara)
  • Markiegi-Martinez 7 (Bergara)

Benjamin B

  • Murguzur-Blazquez 16 (Oñati)
  • Rodriguez-Fernandez 14 (Oñati)

Alebin A

  • Juaristi- Madinagoitia 16 (Oñati)
  • Lanzos-Alonso 9 (Aretxabaleta)

Alebin B

  • Gabilondo -Larrea 12 (Antzuola)
  • Fermin-Osa 16 (Oñati)

Infantil A

Camina-Lanzos 18 (Aretxabaleta)

Herrarte-Arriolabengoa 7 (Aramaio)

Infantil B

Etxegarai-Oses 12 (Oñati)

Zubiagirre-Altzelai 18 (Oñati)

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak