Realeko ordezkariekin batera, UDA, Aloña Mendi, Bergara, Beasain, Zumaiako, Lagun Onak edota Anaitasuna moduko taldeak izan dira gaur Mojategin izerdia botatzen. Eta, etxeko torneoa izanda, zuri-moreek ezin zuten hutsik egin. Hala, arrasatearrek hiru talde osatu dituzte gaurko hitzordurako.
Txapelketak aurrera egin ahala, finalerdietan Realak eta Beasainek egin dute aurrera, Aretxabaleta eta Zumaiako gainditu eta gero. Goizeko partidurik garrantzitsuena, berriz, 0-0 amaitu da. Ordurako indarrak ere xahututa zituzten jokalariek, eta penaltien txandan atezainen protagonismoa iritsi da. Eta penaltietan egindako lanari esker, Beasainera joan da saria.