Bits (Olatz Pagalday) eta Gor (Jon Zubiaga) protagonistek, Txip aldaketa jolasean ari dira: robotak balira moduan, burmuinean txip berri bana sartuko dute. Gor-ek indarra aukeratuko du eta Bits-ek, berriz, hitzak eta horiei esker, trebetasun handia hartuko du rap abeslari moduan. Gor-i ez zaio gustatzen Bits-ek sare sozialetan daukan arrakasta eta hori zapuzteko ahaleginak egingo ditu.
Bereziki gazteentzako prestatutako ikuskizun koloretsu eta musikatua da, gazteek euskara behar beste ez erabiltzeko dituzten arrazoi edo aitzakiak oinarri hartutako istorioan daude lotuta; baina helduei ere egiten diete keinua, heldu askok haur txikiei edo animaliei bakarrik euskaraz egiteko duten ohitura aipatuta.