Etxeko taldeak, Bergarak, finalaurrekoetan esan zion agur txapelketari, hain zuzen ere, Realaren aurka 2-5 galdu ostean. Beste finalaurrekoari dagokionez, aretxabaletarrek maila bat gorago dagoen Alaves hartu zuten mendean (2-3).
Gazte mailako XXVIII. Gabonetako Txapelketako finala jokatu zuten atzo Agorrosin futbol zelaian, eta donostiarrek argi utzi zuten aretxabaletarrak baino maila hobea dutela, markagailuan alde nabarmenarekin nagusituz. Txapelketak "erantzun ona" izan du beste behin, antolatzaileen esanetan, eta eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartu duten talde guztiei.
Etxeko taldeak, Bergarak, finalaurrekoetan esan zion agur txapelketari, hain zuzen ere, Realaren aurka 2-5 galdu ostean. Beste finalaurrekoari dagokionez, aretxabaletarrek maila bat gorago dagoen Alaves hartu zuten mendean (2-3).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.