Bailarako 61 bikote dabiltza txapelketan, 122 pilotari. Sei mailatan sailkatuta daude pilotariak: benjamin A eta B, alebin A eta B eta infantil A eta B. Atzo hasi zuten txapelketan, eta hilaren 31an jokatuko dituzte finalak. Sariak banatzen izango dira Aitor Mendizabal eta Beñat Rezusta pilotari profesionalak.
Pilotarekin disfrutatzea
Benjamin mailako partiduak Oñatin eta Arrasaten jokatzen dabiltza; alebin mailakoak Antzuolan eta Aretxabaletan; eta, infantil mailakoak Arrasaten eta Aretxabaletan. Esan bezala, finalak Antzuolan izango dira. "Urtero bailarako herri batek izaten du txapelketa antolatzeko ardura; aurten, guri egokitu zaigu", azaldu du Andoni Balerdi Antzuolako pilota saileko kideak. "Helburua neska-mutikoek ondo pasatzea da, eta pilotan jokatzen disfrutatzea", gaineratu du.
Partiduak 16 tantotara jokatzen dituzte benjamin eta alebin mailakoek; eta infantil mailakoek, aldiz, 18 tantotara.