Maila handiko parte hartzaileak elkartuko dira gaur Arrasaten, horien artean bereziki nabarmenduko dira honako hauek: Maisu handiaren titulua duen Ilmars Starostits letoniarra, Mikel Huerga -2015eko irabazlea-, Alejandro Franco -2010etik 2014a bitartean txapelduna- eta David Astasio -iazko irabazlea-.
Lau xakelari ezagun horiez gain, FIDE maisua den Alain Prieto eta Fabián Peña kolonbiarra nabarmentzen dira, eta baita Asier Etxagibel, Josu Tornay eta Aitor Alcaide debagoiendarrak ere. Bestalde, Fran Ladrón de Guevara gipuzkoarrak eta Jon Asel Goiria bizkaitarrak ere badituzte faboritoak gailentzeko aukerak.
Partaide gazteena Aritz Tornay arrasatearra izango da, bandera alemanarekin jokatuko badu ere. 10 urteko gaztearen bigarren parte hartzea izango da aurtengoa. 12 urteko Manex Regillaga elorriarrak ere bere abilezia erakutsiko du lehiaketan.