Gabonetako otarrak zozkatu dituzte Leintz Udal Euskaltegian, ikasleen artean. Horretarako, hainbat galdera erantzun behar izan dituzte ikasleek; galderak ondo erantzun dituztenen artean egin dute zozketa. Irabazleak Angel Martinez eta Nahia Martin izan dira. "Pozik" jaso dituzte otarrak sarituek. Udal Euskaltegiko arduradunak pozik daude ekimenak izan duen erantzunarekin: "parte-hartze handia" izan dela adierazi dute. Bide batez, irabazleak zoriondu gura izan dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.