Edizio honetan, bi berrikuntza nagusi daude: alde batetik, Mundukide saria egongo da, giza eskubideak eta justizia sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko duena. Sari horren irabazleak 700 euro eramango ditu. Bestetik, MUko ikasleen sailean, hautatutako film laburren artean argazki onenaren saria egongo da. 1.500 eurotan baloratutako kamera-ekipamendua izango da saria, Zarauzko Ogeita4 Camera Solution enpresaren eskutik. Jasotako film labur guztien artean Aukeraketa Batzordeak hamar film labur aukeratuko ditu jaialdiaren sail ofiziala osatzeko. Hamar horietako bakoitzak 200 euro jasoko ditu hautatua izateagatik.
Hiru sailetan banatuta
Lehiaketaren baitan, hiru sail ezberdinduko dira, eta sail bakoitzean sari ezberdinak egongo dira: sail ofiziala –Goiena saria, 1.000 euro; Mundukide saria, 700 euro; Vertigo saria, 400 euro; eta ikusleen saria, 300 euro–; MUko ikasleen saila –fikzio onenaren saria, 300 euro; dokumental onenaren saria, 300 euro; argazki onenaren saria, 1.500 euroko kamera eta ikuslearen saria, 100 euro–; eta Kutixi saila –Basque Culinary saria, 400 euro eta Ikusleen saria, 100 euro.