Ilara luzeak non-nahi, Kataluniako hauteslekuetan

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko abe. 21a, 11:23

Hauteskunde eguna da gaur, abenduak 21, Katalunian. Goizeko lehen ordutik ilara luzeak sortu dira hautesleku gehienetan. Laneguna izanik, asko izan dira bozkatzeko irekiera ordua aukeratu dutenak. Hala ere, lanetik irten eta edozein ordutan bozkatu daitekeela esan digute debagoiendar batzuek, izan ere, hauteslekuetan lanerako frogagiria eskatzeko aukera baitago.

9:00etan ireki dituzte hauteslekuak Katalunian eta momentuz giro lasaia nagusitzen da. Parte hartze altua espero da eta irekieratik sortu diren ilara luzeek ere hori pentsarazten dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak