Akordioa lortuta, ez da grebarik izango

Eneko Azurmendi 2017ko abe. 19a, 18:20

Gipuzkoako zabor biltzaileek eta kale garbitzaileek greba deitua zuten gaur gauetik aurrera, baina deialdia eten egin dute. Gaur 16:00etan elkartu dira patronala eta sindikatuak. Adostasuna ia erabatekoa zen, baina soldatak eman du zeresan handiena. Azkenean, akordio honetara iritsi dira bi aldeak: 2016an KPIa; 2017an KPIa + 0,1; 2018an KPIa + 0,2 eta 2019an KPIa + 0,2.

Horrez gain, ultraaktibitate mugagabea ere adostu dute, eta asteburuko langileen lanaldia luzatzeko sistema objektibo bat ere ezarriko da. Bestalde, lan hitzarmenak irauten duen artean errelebo kontratua erabili ahal izateko aukera handiagoa izango da.

Sektoreko ordezkaritza:

ELA: %62,96

LAB %14,11

CCOO: %11,11

UGT: %11,11

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak