Ikusleek espero zutena eman dute bertsolariek: hitz erakustaldia. Lehen bertsotik erakutsi dituzte euren asmoak, eta indartsu hasi dute saioa. Osteko orduetan ere mantendu dute maila.
Gauzak horrela, entzuleak ez dira kexu. Hunkitzeko, barre egiteko eta hausnartzeko bertsoak izan dituzte, era guztietakoak. Eta, beste behin, emandakoa bueltatu diete bertsolariei, txalo zaparradarekin.
Herri hau herri egin al dugu
ze eman du bizikidetzak
zenbat eman du euskalduntzeak
ez behar beste guretzat
berrogei urte ta garaia da
egurasteko ametsak
akaso hortan bertsolaritza
ona da adibidetzat
beti ez dugu goitik behera egiten
trasmisioaren trentzak
guk beti gora ikasi dugu
ta zabaldu muga ertzak
lehengoekin ta gaurkoengandik
txapel hau gerokoentzat
1.- Maialen Lunanbio (1. 756 puntu).
2.- Aitor Mendiluze (1.684 puntu).
3.- Sustrai Colina (1.117 puntu).
4.- Amets Arzallus (1.136 puntu).
5.- Igor Elortza (1.124 puntu).
6.- Aitor Sarriegi (1.107,5 puntu).
7.- Beñat Gaztelumendi (1.076,5 puntu).
8.- Unai Agirre (1.072,5 puntu).
Txapelketari buruzko solasaldia
Martitzenean, bertsolari txapelketari buruzko solasaldia egongo da ikusgai Goiena telebistan; 21:00etan hasiko da Mahai-ingurua saioa.