Garaipena behar dute, bai ala bai

Xabier Urtzelai 2017ko abe. 15a, 10:54

Pilotariek atzo egin zuten material aukeraketa, Oñatin. Argazkia: aspepelota.eus

Oñatiko Zubikoako pilotalekuak Eskuz Binako Txapelketako partidua hartuko du gaur, egubakoitza, 22:00etan (ETB1). Bengoetxea VI.ak eta Larunbek Elezkano II.aren eta Rezustaren kontra neurtuko dituzte indarrak. Eta, bi bikoteak daude garaipen beharrean. 

Zubikoako frontoia leporaino beteko da gaur, egubakoitza, Eskuz Binako Txapelketako finala ikusteko (22:00). Orain arte puntu bakarra batu duten bi bikote izango dira zein baino zein gehiago. Asegarcekoek Lizarran batu zuten puntu hori, duela bi aste, eta Aspekoek lehenengo jardunalditik ez dute partidurik irabazi. Orduan Irribarria eta Merino II.a hartu zituzten mendean.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak