Luzaroan zain egon eta gero azkenean atzo baieztatu zuten nortasun agiria zein pasaportea egiteko eta berritzeko bulegoa zabalduko dutela Eibarren. Urtarrilaren 11n zabalduko dute eta udaletxean izango du kokalekua. Bulegoan jendeari harrera egiteko ordutegia astelehenetik barikura bitartekoa izango da, 08:00etatik 14:00etara.
Horrek, zalantzarik gabe nabarmen erraztuko dizkie gauzak debagoiendarrei ere; izan ere, gaur egun hiriburuetara jo behar dute horrelako tramiteak egiteko.
Urtarrilaren 8tik aurrera izango da aldez aurreko hitzordua eskatzeko aukera. Internet bidez www.citapreviadnie.es helbidean. Agiri bien inguruko informazio guztia, bestalde, www.interior.gob.es/web/servicios-al-ciudadano/dni helbidean eskura daiteke.
(Albistearen eta argazkiaren iturria: etakitto.eus)