AKE Padel taldeko lagunak pozik daude aurtengo txapelketak eman duenarekin. Guztira 25 bikotek eman dute izena, eta hainbat astez kanporaketa partiduak jokatu eta gero, iritsi da finalen txanda. Bada, Juan Luis Etxaniz eta Patxi Vallejos dagoeneko finalean daude –gizonezkoen kategorian– eta jokatzeko geratzen den finalaurrekoan ikusiko dute nor iritsiko den azken txanpara. Bada, Markel Gomez eta Joxe Gorosabel bikoteak Jokin Pavoren eta Mikel Mondragonen kontra neurtuko dituzte indarrak (egubakoitza, 19:00etan).
Bestalde, bikote mistoen kategorian finalistak erabakita dituzte. Maitane Roak eta Mikel Mondragonek Alaine Roaren eta Jokin Pavoren kontra jokatuko dute finala.
Kontsolazio partiduak, zapatu arratsaldean
Zapatuan (11:00) berriz, finalerako txartela eskura izan dituztenen arteko kontsolazio partiduak jokatuko dituzte, alegia, hirugarren postuarengatik lehiatuko dira honako bikoteak. Gizonezkoetan, Gari Barrutiak eta Gorka Egizabalek Aitor Revaloren eta Mikel Larrearen kontra jokatuko dute. Bikote mistoetan, berriz, Sara Sanchezek eta Erik Gatok Anabel Mondragon eta Fernando Okina izango dituzte aurrean.