Goiena Komunikazio Taldeak Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso du

Goiena 2017ko abe. 14a, 09:20

Albistean aipatutako hedabideetako ordezkariak Ekonomiaren Garapenerako eta Lehiakortasunerako sailburu Arantxa Tapiarekin. (Argazkia: Baleike)

Euskalit fundazioak balioan jarri du Goienak orain artean kudeaketa aurreratuaren bidean egindako lana. Donostiako Kursaalean martitzenean egin zen ekitaldian jaso zuen diploma Goiena Komunikazio Taldeak; Iban Arantzabal zuzendari nagusiak jaso zuen oroigarria taldearen izenean.

Fundazio gisa elkartutako erakunde-taldea da Euskalit, Eusko Jaurlaritzak bidea emanda, erakundeetan Kudeaketa Aurreratuko elementuen erabilera sustatzeko eta, horrela, Euskadiren lehiakortasun eta garapen iraunkorrari laguntzeko.

Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sarien Ekitaldian brontzeko, zilarrezko eta urrezko sari nagusiez gain, aurten EAEko 48 erakundek jaso dute Euskaliten diploma. Haien artean daude Goiena, Anboto, Kronika eta Baleike tokiko hedabideak, eta Topagunea –Ttipi-Ttapak ere eskuratu du diploma, Nafarroan–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak