Aurten gainera, Antzuolako Olalde taldea da antolatzailea eta finala Antzuolako pilotalekuan jokatuko dute abenduaren 31n. Hilaren 26an hasiko dira partiduak eta 10:00ak inguru hasita.
Olalde pilota sailetik, parte hartze handia azpimarratu dute eta balorazioa positiboa egiten dute: "Balorazio positiboa egiten dugu ze azkenean pilotari pila bat mugitzen dira eta orokorrean ondo pasatzen dute. Hori da asmoa, pilotaz gozatuz ondo pasa eta lagunak egitea, baina beti bezala irabazleek hobe pasatzen dute... Antzuolan, bailaran bezala kategoria horietan neska-mutiko asko ibiltzen dira. Arazoa kategoria horiek eta gero egoten da, behin kadete mailara iristean. Pilotak ere gogortuz doaz eta pilota kirol bakarti eta gogorra denez pilotari askok utzi egiten dute, baina orokorrean pilota bailaran osasuntsu dagoela esan daiteke", azaldu dute.