Euskal Herriko Rally Topa
Euskaltzaleen Topaguneak jarriko du martxan euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten aritzen diren sortzaileengan fokoa jartzeko asmotan. Tokian tokiko lehiaketek "sekulako ekarpena" egiten diote euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzari antolatzaileen esanetan. Euskaltzaleen Topaguneak hauspoa eman nahi die ekimen hauei, eta guztien arteko sare bat sortu.
Urtean zehar egiten diren lehiaketa guztiekin egutegi bat osotzen hasia da Euskaltzaleen Topagunea. Inor kanpoan geratu ez dadin, deialdi bat zabalduko du 2017ko abenduan zehar, rallyak antolatzen dituzten guztien informazioa jaso asmoz. 2018an zehar, herrietan lehiaketak ospatu ahala joango dira iragartzen Rally Toperako zein film labur sailkatu diren.
Finalisten finala
Lehen Rally Topa 2018ko abenduan ospatuko da, Irudienean – Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen gunean. Finalista guztien lanak proiektatuko dira, epaimahai batek baloratuko du zeintzuk diren onenak eta publikoaren saria ere izango da.
Rally Topean gailentzek direnek Euskal Herri osoko onenak izatearen ohoreaz gain, saria ere jasoko dute. Hiru sari egongo dira, bi epaimahaiak aukeratuko ditu eta hirugarrena publikoaren saria izango da:
- 24 ordu baino gutxiagoan sortutako laburmetraiak: 300 euro eta sorpresa.
- 24-48 ordu tartean sorturiko laburmetraiak: 300 euro eta sorpresa.
- Publikoaren saria (proiektatuko diren lan guztien artean aukeratua): 300 euro.
Parte hartzeko baldintzak
12-48 orduko tartean, gai/leku /objektu bat oinarri izanda egindako euskarazko laburmetraiak izan beharko dira, eta aurkeztutako lehiaketan finalera heldutakoak.
Harremanetarako: leire@topagunea.eus / 674 34 57 56