Garazi Estebez lider dago Espainiako Kopako lehen saiotik

Xabier Urtzelai 2017ko abe. 12a, 10:16

Domekan Valentzian egin zuten pistako Espainako Kopako lehenengo saioa, eta bertan, Garazi Estebezek lidertza lortu zuen. Tempo modalitatean zilarrezko domina eskuratu zuen, baina jarraian, kanporaketa modalitatean Aretxabaletakoa izan zen onena.   

Garazi Estebezek Euskadiko selekzioko mailotarekin hartu du parte Espainiako Kopako lehen saioan, Valentzian. Pistan jardun zuten ziklistek, eta hainbat modalitatetako lasterketak egin zituzten. Kadete mailako ziklista aretxabaletarra Gaztela Leongo Jimena Roaren atzetik geratu zen Tempo modalitatean, baina kanporaketa modalitatean Aretxabaletakoa azkarrena izan zen. Hala, atzetik sailkatu ziren Marina Garau ( Balearretako Federazioa) eta Lucia Gomez (Dstrel Hyundai).

Hurrengo hitzorduak:

  • Urtarrilak 13-14: ‘Gran Premio Ayuntamiento de Galapagar’. Galapagar (Madril). Galapargo belodromoa.
  • Otsailak 10-11: ‘Toni Cerdá-GP Ajuntament D´Algaida. Palma Mallorcakoa. Palma Arena belodromoan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak