Alerta laranja gaur gauerako eta biharko, haizea dela-eta

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko abe. 10a, 12:33

Euskal Meteorologia Agentziak alerta laranja ezarri du gaur gauerako eta biharko. Haize-boladek 12-130 kilometro orduko abiadura gainditu dezakete hainbat guneetan. Bergaran, esaterako, parke publiko guztiak itxi dituzte eta Laboratorium museoko ipuin kontaketa saioa bertan behera geratu da, parkea itxi dutelako.

Alerta Laranja haizeagatik haizeguneetan 21:00etatik 00:00etara. Hego-mendebaldeko haize-boladek 120-130 km orduko abiadura gaindituko dute haizeguneetan, bereziki mendebaldean. Haizeguneak ez diren tokietan 100-110 kilometro orduko abiadura gaindituko dute haize-boladek.

Bergarako parkeak itxita

Haizete indartsuaren abisuaren ondorioz, Bergarako Udalak itxi egin ditu parke guztiak. Horien artean momentuz salbuespena da Santa Ana parkea: momentuz zabalik dago Boluko igogailuetara pasoa ez oztopatzeko, baina bazkal ordutik aurrera igogailua eta parkea, biak, itxi egingo dira segurtasunagatik. Era berean, garabiak eta andamioak dauden eraikuntzetako arduradunei ohartarazi zaie beharrezkoak diren neurriak hartzeko. Udaltzaingoak eta udal brigadak prebentzio lanean dihardute, uneoro zuhaitzetako arramen eta hiri altzarien egoera ikuskatzen.

Laboratorium museoan gaur goizerako antolatutako bisita gidatua –ipuin kontalariarekin- bertan behera gelditu da, segurtasunagatik parkea itxi egin behar izan dutelako. Hurrengo emanaldia urtarrilaren 3an izango da (11:30) eta interesatuek aurretik izena eman beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak