Enpresa txiki eta ertainetako energia eraginkortasunaren gaineko jardunaldia egingo dute Miguel Altunan

Mirari Altube Arrese 2017ko abe. 8a, 09:30

Debagoienako enpresa txiki eta ertainetan energia-eraginkortasuna sustatzen izeneko jardunaldia antolatu du Miguel Altuna Lanbide Heziketa eskolak. Abenduaren 14an, eguena, izango da, 18:00etan, eta Debagoieneko enpresen arduradunak gonbidatu gura dituzte.

Sektore energetikoak eskaintzen dituen aukeren eta erronken gaineko jardunaldia enpresetako arduradunei zabaldu gura izan diete Miguel Altunako Lanbide Heziketa eskolako kideek. Eta horretarako izena eman behar da aurrez; hona bideak: www.imaltuna.comekitaldia@imaltuna.com; eta 943-76 70 49.

Hiru hitzaldi

Energiaren gainean jarduteko hiru enpresatako ordezkariak izango dituzte lagun: Innobasque, Fundesco S.L. eta Aprobasge. Innobasquen kasuan, energia arloko talde pilotuko bozeramaileak RIS3 estrategia eta ETE-entzako aukerak hedatzea hitzaldia eskainiko du.

Ondoren, bi jardunbide egoki ezagutzeko aukera izango da. Alde batetik, Fundesco S.L. enpresako zuzendaria den Eduardo Perezek Energia eraginkortasunerako esku-hartzearen analisia izango du berbetarako gai; eta bestetik, Aprobasge enpresako Luis Mari Sanchezek Energia Kudeatzailea lehiakortasun-tresna gisa berbaldia egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak