Ateak irekitzeko jardunaldiak Batxilergoko eta Goi-mailako Prestakuntza Zikloetako ikasleentzat eta horien gurasoentzat antolatu dira. Bi ordu ingurukoak izango dira eta arlo bakoitzeko graduak aurkeztuko dira. Saio horietan graduetako koordinatzaileak egongo direnez, zalantzak argitu eta iritziak azaltzeko aurrez-aurreko aukera egongo da.
Ate irekien egunak eta ordutegiak
Goi Eskola Politeknikoa
Goi Eskola Politeknikoan, ateak irekitzeko 14 jardunaldi egingo dira, ingeniaritzaren arloan. Campusak ditu Arrasaten, Ordizian eta Donostialdean. Mondragon Unibertsitateak ingeniaritzako bederatzi gradu eskaintzen ditu: Mekanika, Mekatronika, Industria Elektronika, Informatika, Industria Diseinua, Industria Antolakuntza, Ingeniaritza Biomedikoa, Energia eta Ekoteknologia Industria Prozesuetan —azken biak Donostialdean—.
Arrasateko Campusa. Areto nagusia
-
Abenduak 16, larunbata. 10:30ean
-
Otsailak 3, larunbata. 10:30ean
-
Apirilak 26, osteguna. 17:30ean
-
Maiatzak 26, larunbata. 10:30ean
Goierriko Campusa. Areto nagusia
-
Abenduak 14, osteguna. 17:30ean
-
Otsailak 1, osteguna. 17:30ean
-
Martxoak 17, larunbata. 10:30ean
-
Maiatzak 26, larunbata. 10:30ean
Donostialdeko Campusa. Orona Ideo
-
Abenduak 14, osteguna. 17:30ean
-
Urtarrilak 27, larunbata. 10:30ean
-
Martxoak 10, larunbata. 10:30ean
-
Apirilak 28, larunbata. 10:30ean
-
Maiatzak 26, larunbata. 10:30ean
Jardunaldi informatiboa Gasteizen. Europa Jauregian
-
Urtarrilak 17, asteazkena. 18:00etan
Enpresa Zientzien / Enpresagintza Fakultatea
Enpresagintza Fakultateak Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua eta Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua (LEINN) ematen ditu. LEINNek Oñatin, Bilbon eta Bidasoan ditu campusak, eta ekintzailetza-laborategiak Oñatin, Bilbon, Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Zaragozan, Queretaron (Mexikon), Maastrichen (Herbehereetan), Punen (Indian) eta Shangain (Txinan). Aurten, fakultateak ateak irekitzeko 14 jardunaldi hartuko ditu guztira.
Oñatiko Campusa. Areto Nagusia
-
Abenduak 16, larunbata. 11:00etan
-
Otsailak 1, osteguna. 18:00etan
-
Martxoak 17, larunbata. 11:00etan
-
Apirilak 28, larunbata. 11:00etan
-
Maiatzak 24, osteguna. 11:00etan
Bidasoako Campusa. Areto Nagusia
-
Urtarrilak 27, larunbata. 11:00etan
-
Apirilak 1, larunbata. 11:00etan
-
Martxoak 10, larunbata. 18:00etan
-
Apirilak 19, osteguna. 18:00etan
-
Maiatzak 17, osteguna. 18:00etan
Jardunaldi informatiboa Bilbon. Bilbao Berrikuntza Faktorian
-
Otsailak 8, osteguna. 18:00etan
-
Martxoak 8, osteguna. 18:00etan
-
Maiatzak 5, larunbata. 11:00etan
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI)
Fakultate horrek Lehen Hezkuntzako Gradua eta Haur Hezkuntzako Gradua ematen ditu Eskoriatzan. Horretaz gain, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko gradua eskaintzen du Aretxabaletako Campusean. Aurten, fakultateak ateak irekitzeko 7 jardunaldi hartuko ditu.
Eskoriatzako Campusa. Areto Nagusia
-
Abenduak 16, larunbata. 11:00etan
-
Otsailak 17, larunbata. 11:00etan
-
Maiatzak 12, larunbata. 11:00etan
Aretxabaletako Campusa. Areto Nagusia
-
Abenduak 16, larunbata. 11:00etan
-
Otsailak 17, larunbata. 11:00etan
-
Maiatzak 12, larunbata. 11:00etan
Jardunaldia Bilbao Berrikuntza Faktorian.
Apirilak 19, osteguna. 18:00etan
Gastronomia Zientzien Fakultatea-Basque Culinary Center
Basque Culinary Center, Mondragon Unibertsitatearen Gastronomia Zientzien Fakultatea, 2011n jarri zen abian. Eta horri esker, ezaugarri horiek dituen Espainiako lehen unibertsitatearen egoitza da Euskal Herria. Gainera, gastronomian eta elikagaien zientzian ikerketako eta berrikuntzako zentro bat duen munduko lehen fakultatea da. Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak gradua eskaintzen du. Aurten ateak irekitzeko 4 jardunaldi hartuko ditu.
Donostiako Campusa. Basque Culinary Centerren Entzunaretoa
-
Abenduak 16, larunbata. 10:30ean
-
Otsailak 5, osteguna. 18:30ean
-
Martxoak 17, larunbata. 10:30ean
-
Maiatzak 12, larunbata. 10:30ean
Argibide gehiago jasotzeko, Mondragon Unibertsitatearen webgunera jo daiteke: www.mondragon.edu/prest, edo telefono honetara deitu: 902 110 436.