Zubia dela-eta ordutegi ezohikoak kiroletan, eta tartean daude hainbat derbi

Xabier Urtzelai 2017ko abe. 5a, 16:24

Asteburu honetako jardunaldiak ezohiko ordutegian jokatuko dituzte kirol taldeek. Eta asteburu berezia da, tartean daudelako, esaterako, futbolean Bergararen eta UDAren arteko derbia, edota eskubaloian Ford Mugarri Arrasatek eta Fagor Industrialek jokatuko dutena.

Saskibaloian MUk lan bikoitza izango du datozen egunetan. Batetik, eguaztenean (12:00) eguaztenean jokatuko dute zuri-moreek, eta zapatuan (20:15, Iturripe) etxean izango dute hitzordua, Burgosko Unibertsitatearen kontra.

Futbolean derbia egubakoitz eguerdian

Eguaztenean jokatuko du, baita ere, Ohorezko erregionaleko Mondrak (19:30, Mojategi). Eta hain zuzen, sailkapenean Bergarari irabazi ostean lider jarri den Ordiziaren bisita izango dute Jorge Davilaren mutilek. Bi taldeak daude bolada onean, Mondrak azken bi partiduak irabazi egin ditu eta arrasatearrak bosgarren daude sailkapenean.  Egubakoitzean, berriz, kategoria bereko Bergarak eta Aretxabaletak derbia jokatuko dute Agorrosinen (12:00). Mahoneroek azken bi partidu hauek galdu egin dituzte, eta normaltasunez hartu behar dira emaitza horiek, bolada izugarritik zetozelako. Egoerarik, baina, segituan eman gurako diote buelta, kasu honetan, Aretxabaletaren lepotik. UDAkoek, baina, azken bi jardunaldietan erakutsi dute badatozela atzetik aurrera.

Eskubaloian ere derbia  

Eta eskubaloian ere derbia izango da zapatuan Iturripen (17:30), Ford Mugarri Arrasateren eta Fagor Industrial taldeen artean. Oñatiarrek arrasatearrek baino bi garaipen gehiago dituzte, eta bigarren daude sailkapenean –arrasatearrak seigarren daude–. Euskadiko Txapelketako partidu horiek, baina, erakutsi dute derbiertan gutxirako balio duela sailkapenak erakusten duen horrek.

Horiek dira asteburuak utziko dituen kirol hitzorduetako batzuk. Ordutegien gaineko informazio gehiago, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak