Datozen gauetarako izotza iragarri dute

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko abe. 4a, 14:47

Abisu horia aktibatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaueko tenperatura baxuek sortuko duten izotzagatik. Gaur, gauerditik aurrera aktibatuko da eta martitzen goizeko hamarrak arte iraungo du. Bestalde, bihar gauean berriz aktibatuko da, 21:00etan hasi eta eta eguazteneko 10:00ak arte iraungo du.

Euskalmeten iragarpena

Martitzena, abenduak 5:

- Abisu Horia muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik barnealdean 00:00etatik 10:00etara. Barnealdean izotz txikia egingo du, handia ekialdeko zenbait tokitan. Lainoa sor daiteke, Arabako lautadan bereziki; bertan iraunkorra izan liteke.
- Abisu Horia muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik barnealdean 21:00etatik 24:00etara. Barnealdean izotz txikia egingo du.

Eguaztena, abenduak 6:
- Abisu Horia muturreko tenperatura baxuak/izotzagatik barnealdean 00:00etatik 10:00etara. Barnealdean izotz txikia egingo du, handia Arabako zenbait tokitan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak