Segurtasun Sailaren Trafikoa.eus atarian ematen ari diren informazioaren arabera uneotan (17:39) zabalik daude Gatzaga, Arlaban, eta Kanpanzar; itxita Elosua; eta kontzu ibili beharra dago Arantzazun, Deskargan, Elgetan (Pagatza), Karabietan eta Krutzetan. Hurrengo orduetan izotzarekin kontuz ibiltzeko gomendioa ere egin dute. Tenperatura nabarmen jaitsiko da eta horrek izotz arriskua ekarriko du.
Zirkulazio kontuan alde batera utzita jolaserako aitzakia izan da gaur elurra, Debagoienean. Batzuk mendira eta beste batzuk herrigunean bertan, gozatu ederra hartu dute adin guztietako debagoiendarrek. Irrist egiteko edo elurretan ibiltzeko zernahi hartu eta elurrak zuritutako bazterrak ikusteko aukera polita izan da.