Gaur ere euri eta elur kontuekin jarraituko dugu, baina gaueko tenperatura jaisteak izotza ekarri du eta horrekin zirkulazio arazoak sor daitezke errepideetan.Tarteka, gainera, ekaitzak eta txingorra egin dezake eta adi egoteko gomendioa egin dute.
Gaur ere alerta egoeran
Elur-maila, gaur, 200-400 metro artean egongo dela jakinarazi dute Euskalmetetik, eta ekaitz-guneetan beherago ere zuritu dezakeela. Prezipitazio iraunkorra eta oso ugaria iragarri dute.
Bihar, domeka, atertzera egingo du baina nabarmen egingo du behera tenperaturak eta izotz arriskua izango da berriz ere.
Mendateen egoeraren inguruko informazio eguneratua hemen.