Zaildu egin da zirkulazioa mendateetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko abenduaren 1a

Ibilgailuak geldi elurra kentzeko makinaren zain Bergaratik Elgetarako igoeran.

Elurrak mara-mara dihardu tarteka eta egoera korapilatsuak sortzen ari dira mendateetako errepideetan bereziki. Ordu honetan Elosu, Elgeta eta Kanpanzar itxita daude. Kontu handiz ibili behar da Arlabanen, Udanan, Deskargan, Karabietan, Arantzazun eta Krutzetan. Gatzaga zabalik dago.

Elurra kentzeko makinak ez dira leku guztietara iristen ari eta arazoak sortzen ari dira hainbat errepidetan. Kontuz ibiltzeko eta Trafiko Zuzendaritzatik emandako oharrei kasu egiteko eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak