Kateak behar dira Leintz Gatzaga eta Kurtzeta mendateetan

Mirari Altube Arrese 2017ko abe. 1a, 08:38
Elurra kentzen Kanpanzarren.

Euria eta elurra arazo asko ari da sortzen azken orduotan. Ur potzu handiak, lur-jausiak eta elurra dira batez ere arazo, eta azken hori dela eta Kurtzeta mendatean eta Leintz Gatzagakoan kateak behar dituzte autoek pasatzeko. Segurtasun sailak informazio eguneratua du webgunean.

Beste hainbat errepidetan kontuz gidatzeko gomendioa egin dute Segurtasun Sailetik, Arantzazun, Deskargan, eta Elosuan esaterako. Elgeta ere hasi dela zuritzen jakinarazi dute bertako bizilagunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak